LectO deskargatu

LectO doan da, ez du konturik behar eta ez du iragarkirik. Ordenagailuan, mugikorrean eta tabletan funtzionatzen du. Aukeratu zure kasua eta jarraitu pausoak.

Errazena

Nabigatzailean

Modurik azkarrena: ireki LectO eta hasi idazten. Ez dago ezer instalatu beharrik eta ez da konturik behar.

Ireki LectO

Android mugikorra edo tableta

Deskargatu Google Play-tik beti eskura izateko, baita interneteko konexiorik gabe ere.

Deskargatu Google Play-n

Instalatu LectO app baten gisara

«Instalatzeak» esan nahi du LectOk bere ikono propioa izango duela, ordenagailuko edo mugikorreko beste edozein appek bezala. Bere leiho propioan irekitzen da, internetik gabe funtzionatzen du eta nahi duzunean ezaba dezakezu. Doan eta segurua da.

Ordenagailu batean (Windows, Mac edo Chromebook)

  1. Ireki LectO Google Chrome edo Microsoft Edge-rekin.
  2. Begiratu goiko barrari, orriaren helbidea agertzen den lekuari. Eskuinaldean ikono txiki bat ikusiko duzu instalatzeko (behera doan gezia duen pantaila bat).
  3. Egin klik ikono horretan eta gero «Instalatu»n. Ikusten ez baduzu, ireki LectOren barruko «Info» menua eta sakatu «Instalatu LectO».
  4. Eginda! LectO bere ikonoarekin agertuko da, beste programa bat bezala.

Android mugikor edo tableta batean

  1. Errazena Google Play-tik deskargatzea da, goiko botoiarekin.
  2. LectO nabigatzailean ireki eta «Instalatu app» sakatu dezakezu, abisua agertzen denean.

iPhone edo iPad batean

  1. Ireki LectO Safari-rekin.
  2. Sakatu partekatzeko botoia (gora doan gezia duen karratua, pantailaren behealdean).
  3. Jaitsi pixka bat eta sakatu «Gehitu hasierako pantailan».
  4. LectO app bat bezala agertuko da zure pantailan.

Ez zaizu instalatzeko botoia agertzen? Ez kezkatu: LectOk berdin-berdin funtzionatzen du zuzenean nabigatzailean irekita, ezer instalatu gabe.

Ikastetxe edo erakunde batentzat?

LectO ikasle askorekin batera erabili nahi baduzu, onena gurekin hitz egitea da. Abian jartzen laguntzen dizugu, ondoan izango gaituzu eta edozein zalantza argitzen dugu, kosturik gabe. LectO beti da doan.

Zure ikastetxeak informatika-talde bat badu, gailu guztietan batera ere instala dezake: Chromebook-etan Google Admin kontsolatik, eta Windows edo Mac-en Intune edo Jamf bezalako tresnekin. Nahi baduzu, pausoz pauso gidatuko zaitugu.

Idatzi iguzu